Zigarro
batek hurrengo substantziak daukaz: Nikotina, birikietara doana eta
hau da mempekotasuna sortzen dauana. Beste alde batetik, karbono
monoxidoa daroa, honek odolera heltzen dan oxigenoa gutxitu egiten
dau. Alkitrana be bai aurkitu daikegu zigarro baten, honek erretzen
dauan pertsonaren aginak eta hatzamarrak kolore horiz zikintzen dauz.
Honek dira nabarienak baina askoz gehiago dagoz, 4.000 konposatu
kaltegarri daukazalako. Tabakoaren berehalako eraginak, esan
doguzanak apartez, honek dira: erlaxazioa, gustua eta usaineko
zentzumenak txikitu egiten dauzala, eta hatsa. Tabakoa bihotzean,
garunean, ahoan, eztarrian, urdailean, birikietan, giltzurrunetan eta
gernu maskurrian eraginak euki ahal dauz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario